2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

Zumaiara irteera M&M


Joan zen ostiralean Zumaiara joan ginen DBH1ekoak. Hantxe gauza berri batzuk erakutsi zizkiguten Flyschari buruz, Zumaiatik Debara dagoen Flyschan 50.000.000 urteko informazioa dagoela iraganari buruz, adibidez. Flyscha esplikatu ondoren Flyscha ikustera joan ginen, eta ondoren San Telmo elizara joan ginen, han 8 Apellidos vascos grabatu zen. San Telmoko elizaren lurra Flyscharekin eginda dago, eta 300 urtetan lurra konpontzen ez badute eliza jausi egingo dela esan ziguten. Ibilbide hau bukatu ondoren parke batera joan ginen jatera eta jolastera. Etxerako bidean pelikula bat ikusi genuen, ''a todo gas''....ze pasada!!
Oso ondo pasatu genuen eta bueltatzea nahi dugu.
 Resultado de imagen de flysch zumaia

Idazleak:
Gorka
Markel
Lucas 
Irene

Zumaiako irteera Txupipandi

Kaixo, gu Jon,Gorka,Peru eta Ainara gara, eta Zumaiako bidaia deskribatu behar dizuegu.

09:00etan autobusean Zumaiara joan ginen, 09:30ean Zumaiara heldu ginen.10:00etan museo bat ikusi genuen eta Flyscha zer zen erakutsi ziguten.11:30ean Flysch-etara joan ginen.
13:00etan bazkaldu egin genuen jolas parke batean.Andereinoak bazkaldu ondoren paseatzera joan ziren, eta gu parkean jolasten geratu ginen.
15:00retan autobusa etorri zen eta Bergararantz joateko film bat jarri ziguten: "A todo gas 2".
15:30ean Bergarara heldu ginen.



Zumaiako Irteera, Los Burlaos

ZUMAIAKO IRTEERA
Zumaiako museo batera joan ginen eta han gure monitoreak ezagutu genituen.
Museoa hiltegi bat zen antzinan; sartu eta aurrean igogailua zegoen. 
Lehenengo gelan sartu eta flych-ak nola sortu ziren ikusi genuen bideo txiki baten. Bigarrenean Zumaiako historia esplikatu zuten, gero fosilak ikusi genituen.


ZUMAIAKO TXANGOA-GOMI GOMI

ZUMAIA TXANGOA

Gu Gaizka, Erai, Alazne eta Jone gara. Eta Zumaiako txangoari buruz hitz egingo dizuegu.

Fliych-ak ikustera joan ginen, eta gero, 500 urteko ermita batera joan ginen. Ermita hori oso zaharra da. Txikia da, harri txuri beltzak ditu, eta goian kanpai handi bat dago.
Ermita horretan "Ocho Apellidos Vascos" pelikula grabatu zen.
Joan ginenean jende asko zegoen argazkiak etaratzen.
Ermitatik paisaia oso polita zen.Itsasoa, hondartza eta fliych-ak ikusten ziren.
Guk ere argazki asko atera genituen, baita selfiak ere. Lekua asko gustatu zitzaigun.
Iridioa ikusi genuen. Amaitzeko taldeko argazkia atera genuen eta ondoren Bergarara itzuli ginen, oso ondo pasatu genuen.

ZUMAIARA BIDAIA (ORJI taldea)



SAN TELMO ELIZA
"Ocho apellidos vascos"-en agertzen den eliza txikia da. Flysch-aren ertzean dago, Zumaian. Oso zaharra da baina oso polita. Harriz eginda dago eta teilatua egurrez. Elizaren albo batetik teilatu bat irteten da eta horren azpian atea dago. Atetik  sartzerakoan barruko aldea egurrez eginda dago, aulki batzuk daude eta aurrekaldean egurrezko mahai polit bat. Elizaren lurra Flysch-aren harriarekin eginda dago.
Gure ustez ikusi dugun elizarik ederrena da.

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

LOS BURLAUS

Kaixo gu Los Burlaus taldea gara, gure izenak: Mikel,Naomi,Unai eta Xabi.
Guk Negua Joan da ta abestia aukeratu dugu;abestia polita delako aukeratu dugu.


2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

TXUPIPANDI

Gu Gorka, Jon, Peru eta Ainara gara.
 Musikaren Doinua aukeratu dugu, denoi gustatzen zaigulako.

gomi-gomi

Kaixo gu Alazne, jone, eraitz eta gaizka gara. Gure taldeak begitara begira aukeratu dugu,oso polita eta martxosoa delako.

ORJI


Gu Orji taldea gara.
Aroatxo,_68_,Ibon Sasiain,June.1412 eta Ekhitx gara taldean.
Aukeratu dugu Ilunpetan abestia denok gustoko dugulako.


M&Msen abestia (GABA ZERUERI BEGIRE)

Kaixo, gu M&Ms taldea gara, Gorka.D, Markel.A, XxLukitas_15_xX eta Irenuskii dira gure izenak. Hau gure super abestia da,GABA ZERUERI BEGIRE  deitzen da eta Gatiburena  da, gure abestirik gogokoena delako aukeratu dugu. Espero dugu zuei asko gustatzea.

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Gure aurkezpena



Kaixo!!!
Hemen gaude!.Gu Mariaren Lagundia ikastolako DBHko 1B gela gara.
Gelan 21 ikasle gaude,horietatik 7 neskak gara eta 13 mutilak.
Ea ba guk blog honetan argitaratzen ditugunak zuen gustokoak diren!!